Politika -

Krisia Nafarroan

Milaka ahotsek hauteskundeak aurreratzea eskatu dute Iruñean

Manifestazioa, Kontuz!ek deituta, Idoia Nievesek Goicoechearen kontrako akusazioak berretsi eta hurrengo egunera egin dute. Goicoecheari "saleroskeria" eta "injerentziak" egotzi dizkiote.

Kontuz!en arabera, "Nafarroak baliabideak beste modu batera kudeatu behar ditu". Irudia: EiTB
Kontuz!en arabera, "Nafarroak baliabideak beste modu batera kudeatu behar ditu". Irudia: EiTB
Kontuz!en arabera, "Nafarroak baliabideak beste modu batera kudeatu behar ditu". Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak, 35.000 inguruk antolatzaileen arabera, politikaren ustelkeriaren kontrako aldarria egin dute Iruñean, Kontuz!ek deituta, egindako manifestazio batean. Halaber, Nafarroan hauteskundeak aurreratzea eskatu dute martxan.

Manifestazioa Idoia Nievesek Foru Parlamentuako Ikerketa Batzordean Goicoechearen kontrako akusazioak berretsi eta hurrengo egunera egin dute. Goicoecheari "saleroskeria" eta "injerentziak" egotzi dizkio Nievesek, baina onartu du ez duela daturik ustelkeria leporatzeko.

Nievesek egindako akusazioek (otsailaren 11an zabaldu zituen) krisi bat sortu dute eta Nafarroako hainbat erakundek, gehienak oposiziokoak, hauteskundeak aurreratzea eskatu dute; Kontuz!ek, halaber, salaketa bat jarri du Goicoechearen kontra Auzitegi Gorenean, eta Gorenak aintzat hartu du.

Mobilizazioak zenbait alderdiren babesa jaso du, besteak beste, Bildu, Aralar, Geroa Bai eta I-E alerdiek; PSNko hainbat kritikok; ELA, LAB, Solidari, ESK, CGT, EHNE, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek, eta hainbat kolektibok eta plataforma sozialek babestu dute.

Patxi Zamora Kontuz!eko bozeramalearen esanetan, "Nafarroak baliabideak beste modu batera kudeatu behar dituela aldarrikatu du herriak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea