Politika -
Nafarroa
ANra igorri dute Berriozarko inauterietan egindako ETAren parodia bat
UPNren arabera, lau gaztek "kaputxa jantzi eta, armak eskuetan zaramatzatela, "Txolinek esan du ez ditugula armak entregatuko" zioen kartela jarri zuten karrozan.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Berriozarko inauterietan gertatutakoa jasotzen duen txosten bat igorri dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari. Karrozetako batean, lau gaztek ETAren parodia egin zuten.
UPNk eman zuen atzo, astelehena, gertaeren berri. Alderdi horren arabera, Berriozarko Gazte Asanbladako lau gaztek "kaputxa jantzi eta, armak eskuetan zeramatzatela, ondorengo esaldia zuen kartela jarri zuten karrozan: "Txolinek esan du ez ditugula armak entregatuko".
UPNren esanetan, gazteok Berriozarko inauteriez baliatu ziren "ETAren terrorismoaren biktimak umiltzeko".
Guardia Zibilak, gaurko honetan, Fiskaltza jakinaren gainean jarri du, berak erabaki dezan terrorismoa goratzea delitua izan zen, Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzak zabaldu duenez.