Politika -
Ceutako tragedia
Fernandez Diazek Estatu sena eskatu die Guardia Zibilaren kritikoei
Halaber, Barne ministroak iragarri duenez, Ceutan Guardia Zibileko 20 agente gehiago eta helikoptero bat izango dira.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak otsailaren 6an Guardia Zibilak izandako jarrera kritikatu dutenei Estatu sena eskatu die, eta Ceuta eta Melilla hiriek jasaten duten presio migratzailearen irtenbideak ez oztopatzeko esan die.
Hamabost etorkin hil ziren tragediaren ostean, Fernandez Diazek Ceuta lehenengo aldiz bisitatuta eman duen prentsaurrekoan, Guardia Zibila babestu du, eta guztiz "bidegabetzat eta ezmoraltzat" jo du Guardia Zibila akusatzea, bere jokaeragatik.
"Benetan arazo hau konpontzen lagundu nahi badute, eta era aktiboan nahi baldin badute, Estatu sena izatea eskatzen diet, sen ona eta erantzukizuna" eta ez hartu duten jarrera "ez eraikitzailea ezta arduraduna", nabarmendu du ministroak.
Ceutak 20 guardia zibil gehiago eta helikoptero bat izango ditu
Gainera, Barne ministroak iragarri duenez, Ceutan Guardia Zibileko 20 agente gehiago eta helikoptero bat izango dira, erakunde armatuaren eraginkortasuna hobetzeko.