Politika -

Bilboko istiluak

Istiluetako Ertzaintzaren plangintza 'burugabekeriatzat' jo du ERNEk

Sindikatuak haserre azaldu dira, Bilboko istiluetan egindako segurtasun operatiboagatik eta ertzain kopuru handi batek izan zuen lan baldintzengatik.

Bilboko istiluen irudia. EiTB
Ertzaintzako sindikatuek Gabirondo dute jomugan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERNE sindikatua Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren "mespretxua" kritikatu du asteazken honetan, Bilbon astelehenetan izandako istiluetan Ertzaintzak egindako operatiboan azalpen bat bera ere ez emateagatik.

Beltran de Heredia, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariarekin batera, Erandioko (Bizkaia) polizia etxean bildu da asteazken honetan, Ertzaintzako Kontseiluko lau sindikatuekin.

ErNE, ELA, CCOO eta Esan sindikatuak haserre azaldu dira, Bilboko istiluetan egindako segurtasun operatiboagatik eta ertzain kopuru handi batek izan zuen lan baldintzengatik.

ERNE kexatu egin da Beltran de Herediak "gaiari buruz hitz egiteari uko" egin diolako, azalpenak Eusko Legebiltzarrean emango zituela esanez, bertan agerraldia egitea eskatu baitu.

Sindikatuaren arabera, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendaria operatibotik kendu beharko lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak