Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Quiroga: 'Pertsonak barik, proiektua da garrantzitsuena'

Oyarzabalen ustez, asteburuko kongresuan ez da Quiroga zigortzeko botorik egon.

Quirogak ez dio garrantziarik eman nahi izan Oyarzabali buruz galdetu diotenean. EiTB
Quirogak ez dio garrantziarik eman nahi izan Oyarzabali buruz galdetu diotenean. EiTB
Galdutako batasuna errekuperatzea, PPren helburua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidenteak garrantzia kendu nahi izan die Iñaki Oyarzabal orain arte idazkari nagusi zenaren gaineko aipamenei; izan ere, "pertsonak joan eta etorri egiten dira, proiektua da garrantzitsuena".

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Quirogak nabarmendu du "beti bezala" Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak Euskadiko PP "babestu" dutela, asteburuko kongresuan hasitako "ilusioz betetako aro berri baten atarian".

Quirogaren ustez, "Oyarzabal alderdian asko maite dutelako" aipatu dute kongresuan hainbeste, baina, nolanahi ere, horren esanetan, "pertsonak joan eta etorri egiten dira, proiektua da garrantzitsuena, eta horren alde lan egin behar dugu".

"Pertsona bat kargu batetik kendu behar duzunean, onena dagokion irteera ematea da, egindako lanagatik eta emandako urteengatik", esan du Quirogak Oyarzabal zergatik baztertu duen galdetuta.

Donostian egindako kongresuan, Oyarzabal PPko Justizia, Eskubide eta Askatasun alorreko burua dela azpimarratu zuen De Cospedalek.

Euskadiko PPko presidenteak adierazi du bere taldearen erantzukizuna "gizartearengandik hurbilago" dagoen proiektu bat eskaintzea dela; izan ere, "hurbiltasuna" oso garrantzitsutzat jo du, "gizartearengandik oso hurbil" egotea.

"Ez da zigortzeko botorik egon"PPko aurpegi ezagun asko, Kongresuan. EFE

Kongresuan Quiroga zigortzeko botorik egon den galdetuta, hauxe Oyarzabalen erantzuna: "Inola ere ez, inola ere ez. Kongresuak PP indartu du, eta bat eginda gaude etorkizunera begiratzeko. Denak gara PPkoak eta Euskadin PP sendo bat nahi dugu, behar dugu, euskal gizarteak behar du".

"Oso harro nago PPn jarraitzen dudalako, Rajoy eta Quiroga buru dituen alderdian lanean jarraitzeko, Euskadin etorkizunera begira egongo den PP behar dugulako", gaineratu du Oyarzabalek.

Quirogak barkamen eskaria egin zuela eta horretaz galdetuta, Oyarzabalek esan du "denek" bihotzetik hitz egin zutela. "Garrantzitsuena da urteotan gauza asko partekatu ditugula eta elkarrekin jarraitu nahi dugula, gure ideien alde batera lan egiten".

"Sakabanatze-politika ETArekin hasi" zela esan du Semperrek

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak azaldu duenez, ETA desegitean izango da "aldaketa nabarmena" kartzela-politikan. "Sakabanatze politika ETArekin hasi zen, eta taldea desegiten denean amaituko da", gaineratu du.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Estatuko Indarrek eta Segurtasunak garaitu dutela ETA esan du, Justiziaren ekintzak, alderdien batasunak eta euskal gizarteak. "Gaur ETAz iraganean hitz egin ahal baldin badezakegu, oraindik desegin ez bada ere, euskal gizarteari beldurra joaten hasi zitzaiolako da", azpimarratu du.

Semperren ustez, ETAren amaia "badago" eta "ez da itzuliko". Bere hitzetan, desegiteko, badirudi "gauza arraroak eta salto mortalak egin behar dituztela gauza bat errazteko, bilatzen ari direna hori delako, argazki bat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea