Politika -

Batzar Nagusiak

Gipuzkoak Arrese eta Jauregui oroitaraziko ditu haien hilketen egunean

Alderdi guztiek babestu egin dute Lohitzune Txarolaren (Bildu) proposamena.Txarolaren esanetan, "herrialde honek behar duen elkarbizitza gauzatzeko aurrerapauso bat da" keinu hau.

Aho batez onartu dute Bilduren proposamena Batzar Nagusietan. Irudia: EFE
Aho batez onartu dute Bilduren proposamena Batzar Nagusietan. Irudia: EFE
Aho batez onartu dute Bilduren proposamena Batzar Nagusietan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Jaime Arrese eta Juan Maria Jauregiren aldeko lore-eskaintza egitea haien hilketen urteurrenetan. Lehenengoa Kapitalismoaren kontrako Komando Autonomoek hil zuten, 1979.ean, eta bigarrena ETAk hil zuen, 2000.ean.

Alderdi guztiek babestu egin dute aho batez Lohitzune Txarola (Bildu) Batzar Nagusietako presidentearen proposamena.

Txarolak lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea hildako batzarkideen plaken ondoan egitea proposatu du, Batzar Nagusietako egoitzaren atarian, Gipuzkoako Diputazioak ohar bate bidez jakinarazi duenez.

Txarolaren esanetan, "herrialde honek behar duen elkarbizitza gauzatzeko aurrerapauso bat da" keinu hau.

"Ganbera honetako bi kide hil zituzten, eta proposamen honen bidez gomutan zor diegu hutsunea argiztatu nahi dugu. Norabide berean aurrea egitea behar dugu, eta abiadura berean. Hautsitako iragana baldin badugu, orainaldian konpondu beharko da, eta elkarrekin etorkizunean eraiki", gaineratu du.

Jaime Arrese UCDren prokuradorea Kapitalismoaren kontrako Komando Autonomoek hil zuten, 1979eko urriaren 23an eta 1983an, eta hurrengo hauteskundeak izan arte, eserlekua hutsik mantendu zen.

Juan Maria Jauregui sozialista, eta Gipuzkoako gobernadorea izandakoa, 2000 urtean hil zuen ETAk, Tolosan, uztailaren 29an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Bizkaia Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa