Politika -

Troitiño kasua

Troitiñoren estradizioa ekainaren 23an zehaztuko da

Otsailaren 13an Londresen atxilotu zuten Antonio Troitiñoren estradizioa ekainaren 23an erabakiko da eta ordura arte baldintzapeko askatasunean jarraituko du.

Antonio Troitiño.
Antonio Troitiño.
Antonio Troitiño.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresen otsailaren 13an atxilotu zuten Antonio Troitiñoren estraditazioa ekainaren 23an zehaztuko duela iragarri du Wetminsterreko epaile batek. Ordura arte baldintzapeko askatasunean jarraituko du.

Orain arte bezala Troitiñok erregistratutako etxebizitza batean bizi beharko da eta etxez aldatu nahi badu aldez aurretik baimena eskatu beharko du. Gainera, egunero bere etxetik gertuen dagoen polizia etxean fitxatu beharko du. Horretaz gain, ezingo ditu nazioarteko dokumentazioak eskatu eta Erresuma Batua utzi.

Troitiñok 24 urteko espetxealdia bete zuen eta eta 2011ko apirilean aske gelditu zen Auzitegi Gorenaren hutsegite baten ondorioz. Erresuma Batuko poliziak egun gutxira atxilotu bazuen ere, 2013ko urrian baldintzapeko askatasunean utzi zuten, Estrasburgok Parot doktrinaren aurkako epaia eman eta egun gutxira. Otsailaren 13an berriz atxilotu zuten Ruz epaileak ETAko kide izatea eta 2011an ihes egin zuenean dokumentu faltsuak erabili izana egotzita.

Otsailaren 14an, egun bat beranduago, baldintzapeko askatasunean gelditu zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea