Politika -
2010eko sanferminak
Ezarritako zigorren aurka protesta egin dute, Iruñean
2010eko sanferminetako txupinazoan izan ziren istiluengatik ezarri dituzten zigorren aurka protesta egin dute. Gazte madrildar bat botila batekin zauritu zuten.
Erredakzioa
Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute larunbat honetan, Iruñean, 2010eko sanferminetako txupinazoan izan ziren istiluengatik ezarri dituzten zigorren aurka protesta egiteko. Istiluetan Madrileko gazte bati boteila batekin jo eta zauritu zuten.
Epaiaren arabera, biktima botilarekin jo zuenari 3 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote; urte bat eta lau hilabetekoa, beste bi akusaturi; urte bat eta bi hilabete, beste lauri, eta sei eguneko etengabeko lokalizazioa, beste bosti.
Iruña Askatasunezek deitu duen manifestaldiaren buruan ikurriña bat eta Nafarroako bandera bat izan dira eta UPNren kontrako oihuak egin egin dituzte.