Politika -

11-M

Rafa Zouhier kartzelatik atera orduko Espainiatik kanporatu dute

Hamar urteko espetxe zigorra beteta, goizaldean atera da Zouhier Cadizko Puerto I espetxetik. Berehala Marokora, bere sorterrira, eraman du Poliziak.

Rafa Zouhier Marokora eraman du Poliziak. Argazkia: EFE
Rafa Zouhier Marokora eraman du Poliziak. Argazkia: EFE
Marokora eraman dute Rafa Zouhier, 10 urteko espetxealdia bete ostean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafa Zouhierrek 10 urteko kartzela-zigorra bete du, M-11ko atentatuetan erabili ziren lehergaiak saltzea egotzita.  Goizaldean atera da  Cadizko Puerto I espetxetik, 01:00ak aldera.

Kartzelatik atera eta berehala, bere jaioterrira, Marokora eraman du Poliziak. Espetxe atarian bertan polizia-furgoneta batean sartu dute eta zuzenean Tangerrera eraman dute.

Atzo bertan, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakinarazi zuen kartzelatik atera orduko kanporatuko zutela Espainiatik Zouhier.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea