Politika -

Polemika

Tejeroren semea kargutik kanpo, estatu-kolpe saiakera ospatzeagatik

Barne Ministerioaren arabera, "Tejero teniente koronelak otsailak 23ko estatu-kolpe saiakeran parte hartu zuten zenbait pertsona bazkaltzera gonbidatu zituen baimen barik Valdemoroko kuartelean".

Antonio Tejero Espainiako historia beltzera igaro zen uneko argazkia. EiTB
Antonio Tejero Espainiako historia beltzera igaro zen uneko argazkia. EiTB
Antonio Tejero Espainiako historia beltzera igaro zen uneko argazkia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Antonio Tejero Diez Guardia Zibileko teniente koronela kargutik kendu du, Erreserba eta Segurtasun Taldeko buru bezala, Antonio Tejero Molina bere aita eta 1981ko otsailaren 23an estatu-kolpe saiakera egin zuen teniente koronela bazkaltzera gonbidatzeagatik. Bere aitari ez ezik, kolpean parte hartu zuten beste batzuk ere gonbidatu zituen.

Barne Ministerioaren arabera, "Tejero Diez teniente koronelak Otsailak 23ko estatu-kolpe saiakeran parte hartu zuten zenbait pertsona bazkaltzera gonbidatu zituen baimen barik Valdemoroko kuartelean".

Antonio Tejero Molina tenientea O-23ko estatu-kolpe saiakeraren buru izan zen, eta horregatik 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Tejeroren semeetako bat: "Lagun arteko bazkaria izan zen. Ez zen otsailaren 23an izan"

Ramon Tejero otsailaren 23ko teniente koronel ohiaren seme eta Antonio Tejeroren anaiak, esan du "lagun arteko bazkaria" izan zela, eta "ez zen otsailaren 23an izan", gaineratu du.

"Nire anaia kargutik kentzea Guardia Zibilaren zuzendaritza nagusiaren eta Barne Ministerioaren lotsa falta izan da", adierazi du Ramon Tejerok.

"Lotsagarria da pertsona errugabeak hilda kalean dauden etarrei txalotzea, eta epaituak izan diren pertsona batzuk, euren zigorra beteta, pribatuan batera jan ez ahal izatea. Hau lotsagarria da", nabarmendu du.

Ramonek azaldu duenez, bere anaiak aitarekin eta O-23gatik zigortu zituzten (ez zituzten inoiz gorputik kendu) Guardia Zibileko koronel erretirodunekin "lagun arteko" bazkaria antolatu zuten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea