Politika -
Pasaia
30 urte Komando Antikapitalistetako lau kide hil zituztenetik
Bizirik jarraitzea lortu zuen kide bakarraren arabera, Poliziak egindako segada batean hil zituzten lau kideok, Enrique Casas sozialista hiltzeagatik, hilabete lehenago.
Erredakzioa
30 urte igaro dira Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituenetik, Pasaian (Gizpukoa), 1984ko martxoaren 22an.
Poliziaren arabera, lau kideak tiroketa batean hil ziren, alegia, atxiloketa egitean izandako tiroketan. Bosgarren kide batek, Joeba Merinok, bizirik jarraitzea lortu zuen.
Merinoren arabera, hiru hamarkada eta gero, Poliziak egindako segada batean hil zituzten lau kideok, Enrique Casas sozialista hiltzeagatik, hilabete lehenago.
Auzia hirutan artxibatu dute, poliziak defendatu zirenean sortutako tiroketan hil zirela argudiatuta.
Alabaina, Paco Etxeberria auzitegi medikuak, 2001ean, baieztatu egin zuen gertutik egindako tiroak jaso zituztela biktimek.