Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Bilbao: 'Subiranotasun bakarraren kontzeptua atzean gelditu da EBn'
Eurodiputatu abertzaleak azaldu duenez, epaia "kontraesankorra" erabakitzeko eskubidea onartzen duen arren, parlamentu autonomoak ez ditu "subjektu subirano juridikotzat eta politikotzat" jotzen.
Erredakzioa
Izaskun Bilbao EAJren Europako Parlamentuko diputatuak esan duenez, Auzitegi Konstituzionalak Kataluniari buruz eman duen epaia subiranotasun kontzeptu "zaharra" erabiltzen du.
"Europar Batasunean partekatutako subiranotasunez hitz egiten da. Atzean gelditu dira subiranotasun bakar edo Estatu-Nazio kontzeptuak", esan du Bilbaok Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketa batean.
Auzitegi Konstituzionalak aho batez Kataluniako Parlamentuak 2013ko urtarrilean onartutako subiranotasun-adierazpena errefusatu du. Bertan, "subjektu subirano juridikotzat eta politikotzat" jotzen zen Katalunia, eta Gobernuak kontra egin zuen. Halere, Kataluniaren erabakitze eskubidea onartzen du, hori legezkotasun konstituzionalaren barruan gauzatzen bada.
Eurodiputatu abertzaleak azaldu duenez, epaia "kontraesankorra" erabakitzeko eskubidea onartzen duen arren, parlamentu autonomoak ez ditu "subjektu subirano juridikotzat eta politikotzat" jotzen.