Politika -

Harrera

Urkullu eta Lula da Silva, 'gizatiarragoa' den susperraldiaren alde

Lehendakariak eta Brasileko presidente ohiak susperraldi ekonomiko "gizatiarrago" baten beharra babestu dute, eta garapen sozial jasangarrira bideratuta egotearen alde azaldu dira.

Lula da Silva Brasilgo presidente ohia eta Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE
Lula da Silva eta Iñigo Urkullu
Lula da Silva lehendakariarekin elkartu da Ajuria Enean

0:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Luiz Inacio Lula da Silva Brasileko presidente ohiak susperraldi ekonomiko "gizatiarrago" baten beharra babestu dute ostegun honetan, eta garapen sozial jasangarrira bideratuta egotearen alde azaldu dira.

Urkulluk eta Lula da Silvak gogoeta horiek egin dituzte arratsaldean ordubete eta erdiz Gasteizeko Ajuria Eneako jauregian egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak ohar batean jakitera eman duenez.

Lehendakariak eta presidente ohiak Euskadiko eta Brasileko egoera politikoari eta ekonomikoari buruz hitz egin dute, eta susperraldi ekonomikoa "politika publiko sendoetan, giza garapena eta soziala bultzatzen dutenekin" batera ematearen alde agertu dira.

Halaber, ekomia horiek mundura eta nazioartera irekita egon behar dutela azpimarratu dute.

Horren haritik, bi herrialdeen artean dauden ekonomia eta enpresa loturak partekatu dituzte, baita harreman horiek areagotzeko nahia ere.

Egun, besteak beste, aeronautikan edota makina-erremintan 90 euskal enpresa baino gehiago daude Brasilen.

Bisita San Mamesen

Luiz Ignacio Lula da Silva Brasileko presidente ohiak Athleticen zelai berria bisitatu du.

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak harrera egin die Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteari eta Lula da Silvari. Iberdrolak nazioarteko agintariekin enpresaren nazioarteko hedapenaz eztabaidatzeko topaketan parte hartuko du Brasileko presidente ohiak.

Lula da Silvak Brasileko selekzioaren kamiseta bat eman dio Josu Urrutiari eta Athleticek kamiseta bana eman die Brasileko presidente ohiari eta Iberdrolako presidenteari, 'Lula' eta 'I. Galán' izenekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Azken albisteak Urkullu