Politika -

Hauteskunde europarrak

Pagazaurtunduak 'ETAren gezurren kontra' egingo du Bruselan

UPyDren zerrendako bigarrenak biktimak "iraintzen" dituen "zuritze estrategia" deuseztatzen saiatuko dela adierazi du.

Maneiro eta Pagazaurtundua, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Maneiro eta Pagazaurtundua, gaurko prentsaurrekoan.
Maneiro eta Pagazaurtundua, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Pagazaurtunduak, UPyDren zerrendako bigarrenak Europako hauteskundeetan, "ETAren gezurren kontra" egingo du eurodiputatu izatea lortzen badu, eta biktimak "iraintzen" dituen "zuritze estrategia" deuseztatzen saiatuko dela adierazi du.

Pagazaurtunduak prentsaurrekoa eman du Bilbon Gorka Maneiro legebiltzarkidearekin batera, eta azaldu duenez, UPyD aukeratu du politikara itzultzeko alderdi "gaztea, iraganeko zamarik gabea" delako eta "irainak baino gehiago argumentuak bilatzen dituelako".

Pagazaurtunduak adierazi duenez, Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidente eta Coviteren presidenteorde izan zenean, ohartu zen "Europako erakundeetan eta erakundeetan ez dauden eragileekin lan handia" dutelako egiteko.

Horregatik, Bruselan eurodiputatu gisa egonda "bizi izan dugun jazarpena kontatzeko lan egin dezaket eta ETAren eta bere ingurukoen gezurren kontra egin, bi aldeko gatazka moduko batez ari baitira, abertzaleak ez direnen kontrako jazarpen estrategia bat zela onartu beharrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bruselaseko albisteak gaur