Politika -

Eztabaida Radio Euskadin

EAJ: 'Estatuarekiko harreman eredua elkartasun askekoa izan behar da'

EH Bilduren ustean, bestalde, Estatutua "agortuta" dago; PSEren esanetan, erabakitzeko eskubidea "tranpatia" da; PPren arabera, Euskadik "desadostatzearen" bidea hartuko du.

Autogobernuaren lantaldeari buruz eztabaidatu dute Radio Euskadin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak esan duenez, Euskadik Estatuarekin izan behar duen harreman eredua "elkartasun askekoa" izan behar da eta, gogorarazi duenez, Gernikako Estatutua onartzeak "ez du esan nahi herri gisa dagozkizun eskubideei uko egin behar diezunik".

Radio Euskadin egindako adierazpenen arabera, Espainiako lurralde eredua eta eredu politikoa "hautsita" daude eta, Egibarren esanetan, 17 erkidego baldin badaude "erabaki politiko batengatik izan da, euskal, kataluniar eta galiziar nortasunak desegiteko asmoarekin".

Gernikako Esatutua "euskal herritarrok gure erakundeen sistema eta sistema politikoa antolatzeko ahalbidetutako" araua da, esan du Egibarrek. Gainera, nabarmendu duenez, Estatutuak ibilbide "zail" bat izan du eta "ez dago beteta" jasotzen duena.

EH Bildu

Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, Gernikako Estatutua "agortuta" dago eta, defendatu duenez, euskal herritarrek "beste herrialdeekin izan nahi dituzten harreman ereduak modu askean erabakitzeko" aukerak mahaigainean jarraitzen du.

"Gernikako Estatutua agortuta dago jada. Orain dela 30 urte, eta orain inoiz baino indartsuago, "herri honek beste herrialdeekin izan nahi dituen harremanak erabakitzeko aukerak" izaten jarraitzen du, gaineratu du.

Matuteren iritzian, eztabaida ez da eskumenen esparrua "gorago" kokatzea, baizik eta "subiranotasunari erantzuna eman, herri honek duen erabakitzeko gaitasunari, Euskal Herriak euskal herritarrek nahi bezala izateko bidea artikulatzeko".

PSE-EE

Txarli Prieto PSE-EEren legebiltzarkideak ohartarazi duenez, erabakitzeko eskubidea "arriskutsua da" eta "tranpatia da planteamenduan". Halaber, gaineratu duenaren arabera, nazionalistek ematen dioten esanahiaren arabera, "hiritar bakoitzak nahierara aplikatu ahalko du".

"Gaur abiatuta daukaguna , autogobernua eta eskumenak, hiru lurraldeen arteko akordioaren ondorio da. Estatutaren bidez, akordio horretatik abiatuta, munduko eskumen sistema ez zentralizatu garrantzitsuenetako bat dugu", gaineratu du.

PP

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentearen esanetan, Euskadik "desadostasunaren, talkaren eta tentsioaren" bidea hartuko du, eta EAJri "argi" hitz egiteko, "aringarriak" erabiltzeari uko egiteko eta benetan nahi duena "independentzia" dela esatea eskatu dio.

Semperren arabera, "EAE inoizko autonomia eta deszentralizazio mailarik altuenean da" eta, defendatu duenez, euskal herritarrek "erakunde sare korapilatsua" aztertu beharko dute lehenengo.

UPyD

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidak, bere aldetik, autonomia-Estatuan erreforma egitearen alde egin du, "bere osotasunean, eta ez bakarrik Euskadin gertatzen dena aintzat hartuta". Horren ildotik, esan du "nazionalisten erabakitzeko eskubidea gezur bat da".

Maneiroren aburuz, "agerikoa" da EAJk independentzia nahi duela eta, ohartarazi duenez, Estatu espainiarra "gainditu beharreko desberdintasunek" osatuta dago; "elkartasunik handiena" lortzeko gainditu behar dira ezberdintasunok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea