Politika -

45 milioi hautesle

Frantzian parte-hartzeak behera egin du, 2008koarekin alderatuta

Ipar Euskal Herrian, % 19,71eko parte-hartzea izan da, eguerdira arte.

 

Ezkerrak bozen % 38,8 jaso zituen lehenengo itzulian, 2008an baino sei puntu gutxiago. Irudia: EFE
Ezkerrak bozen % 38,8 jaso zituen lehenengo itzulian, 2008an baino sei puntu gutxiago. Irudia: EFE
Inoiz izandako galera handiena izan dezakete Frantziako sozialistek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hateslekuak 08:00etan zabaldu dituzte gaur, igandea, Frantziako udal-hauteskundeen bigarren eta azken itzulian boza emateko. 45 milioi hautesle dago lurralde frantziarrean guztira.

Frantzia metropolitarran 18:00ak arte izango dira zabalik, baina hiri handietan 20:00ak arte luzatuko dute ordutegia.

Françoise Hollande Eliseora heldu zenetik (2012) lehenengo hauteskunde eguna dute gaur, presidentearen ospea minimo historikoetan dagoenean.

Lehenengo itzulian, aurreko igandean, % 36,45eko abstentzioa izan zen, 2008ko lehenengo itzulian, ordea, % 33,46koa.

Aurrekoan, Alderdi Sozialista (PS) Gobernuko alderdiak jasotako zigorra eta Fronte Nazionalak jasotako bultzada izan zen jardunaldiko nabarmenena.

Ezkerrak bozen % 38,8 jaso zituen, 2008an baino sei puntu gutxiago, eta zentro-eskuinak % 46,4. Fronte Nazionalak, alkatetza bat ere ez zuela, aurrekoan lortuta emaitzak biderkatu zituen, eta % 4,7 jaso zuen, nahiz eta 36.600 udaletik 597tan aurkeztu zen arren.

Hauteskundeotan, udal-gobernuko kideak aukeratuko dituzte, baina emaitzek alkatearen izena erabakiko dute, gehien bozkatutako zerrendaburuari baitagokio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea