Politika -

Profila

Anne Hidalgo, atzerritar bat Parisko Alkatetzan

Ultraeskuin xenofoboa gero eta gehiago hazten ari den honetan, emakume atzerritar bat izango da Parisko alkate.

Anne Hidago Parisko alkate berria. EFE
Anne Hidago Parisko alkate berria. EFE
Anne Hidago Parisko alkate berria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anne Hidalgo sozialista (San Fernando, Espainia, 1959) Parisko alkate bihurtuko da igande honetako udal hauteskundeen ondorioz. Kargu hori hartuko duen lehen emakumea izango da, eta, gainera, atzerritarra.

Jesus Torquemada nazioarteko gaietan EiTBk duen adituaren esanetan, Anne Hidalgo "arrazoi politikoak edota ekonomikoak tarteko euren herrialdea utzi zutenekin eskuzabal agertu zen Frantzia huraren adibidea da". "Frantzia hori desagertu egin da", gaineratu du.

Ultraeskuin xenofoboaren hazkundeak are distiratsuagoa egin du Hidalgoren garaipena, etorkin atzerritarra baita. Familia, hain zuzen, errepublikanoa zen, eta 1961. urtean, Frankismo garaian, iritsi zen Frantziara. Orduan, bi urte zituen Anne Hidalgok.

Politikaren munduan barrena, Martine Aubry ministro ohia, 35 orduko lan-astearen sustatzailea, eta Bertrand Delanoe, 130 urtean Parisek izandako lehen alkate sozialista, izan ditu irakasle.

Hamahiru urtez, Parisko Udaleko 'bigarrena' izan da, eta orduan erakutsitako irudi lotsatia atzean utzi behar izan du, nortasun zuzenagoa eta erasokorragoa agertzeko. Horren erakusle, horren hauteskunde kanpainaren leloa: "Paris ausarta".

Hidalgo Alderdi Sozialistaren sektore progresisteneko kide da, eta zentristekin ika-mika ugari izan ditu.

François Hollande Frantziako presidentearekin harreman estua du, eta hainbat hedabidek seme bat dutela esan dute, baina Hidalgok ukatu egin du. Estatuburuak Gobernuan sartzea ere eskaini izan dio, baina horrek Parisko Alkatetzan jarraitu nahi izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?