Politika -

Bake Prozesua

Konponbideak presoen eskubideen inguruan gogoeta egiteko deia egin du

Apirilaren 12an topaketa bat egingo dute Eskoriatzako Unibertsitatean, eta bertan agiri baten oinarriak adostuko dituzte.

Justizia sailburu ohia, organizazioko beste kide batzuekin, prentsaurrekoan. Irudia: EiTB
Justizia sailburu ohia, organizazioko beste kide batzuekin, prentsaurrekoan. Irudia: EiTB
Justizia sailburu ohia, organizazioko beste kide batzuekin, prentsaurrekoan. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konponbidea iniziatibak (hainbat arlo eta ideologietako eragileek bultzatutakoa) apirilaren 12an Eskoriatzako Unibertsitatean presoen eskubideen inguruan gogoeta egiteko prozesu batean parte hartzeko deia egin du, bake prozesua "esaldi huts batean bilaka ez dadin".

Proposamena "giza eskubideekin, konponbidearekin eta bakearekin" konpromisoa hartu duen "edozein ideologiako" pertsonei zuzenduta dago, eta bertan agiri baten oinarriak adostuko dituzte, eta geroago ondorioak plazara eraman.

Bilbon egindako prentsaurreko batean Konponbidea-ko zenbait kide izan dira, besteak beste, Joseba Azkarraga Justizia sailburu ohia, Teresa Toda eta Pello Reparaz. Konponbideak "bat egiteko guneak" ahalbidetzearen alde egin du, "egoerak hiritarren protagonismoa behar duen" une batean.

Azkarragak kolektiboa kezkatuta dagoela esan du, bake prozesuak "ez duelako hartu behin betiko bakera eramango gaituen bidea".

Sailburu ohiaren ustez, "bietako alde batek urrats esanguratsuak" eman ditu, esaterako, behin betiko su-etena eta ETAko presoen adierazpena "espetxe araudia onartuz".

Bitartean, deitoratu duenez, Espainiako Gobernuak "errotuta" jarraitzen du eta "espetxe politika urratuz, 2011ko urritik herrialde honetan ezer aldatu ez balitz bezaa". "Mendekurako erabiltzen den espetxe politika baten aurrean gaude, eta mendekuan ez da ezer eraikitzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea