Politika -

Katalunia

'Rajoyk denon burujabetza babestuko du Kongresuan, hitz egin ala ez'

Espainiako Diputatuen Kongresuak asteartean aztertuko du Kataluniako Parlamentuak galdeketak egiteko eskumena izateko egin duen eskaera.

Esteban Gonzalez Pons, Maria Dolores de Cospedal eta Juan Jose Imbroda Melillako presidentea. EFE
Esteban Gonzalez Pons, Maria Dolores de Cospedal eta Juan Jose Imbroda Melillako presidentea. EFE
Esteban Gonzalez Pons, Maria Dolores de Cospedal eta Juan Jose Imbroda Melillako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak "subiranotasun nazionala espainiar guztiena" dela babestuko du asteartean Diputatuen Kongresuan, "eztabaidan parte hartu ala ez", Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren arabera.

Espainiako Diputatuen Kongresuak astearteko osoko bilkuran aztertuko du Kataluniako Parlamentuak galdeketak egiteko eskumena izateko egin duen eskaera.

Goizean, Cospedalek ekitaldi politiko batean parte hartu du Melillan, eta Katalunia izan du hizpide. Bertan azaldu duenez, subiranotasun nazionala 47 milioi espainiarrei dagokiela babestuko du Mariano Rajoyk asteartean Diputatuen Kongresuan.

Rajoyk Diputatuen Kongresuko eztabaidan parte hartuko duen galdetuta, ez du argitu Espainiako presidenteak hitz egingo duen ala ez.

"Nik esan dut Mariano Rajoyk subiranotasun nazionala 47 milioi espainiarren esku dagoela esango duela. Asteartean jarrera hori babestuko du, berak hitz egin edo beste ordezkari batek egin", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy berriak