Politika -
Bartzelonan
Facebooken ETA goratu eta poliziak mehatxatzeagatik atxilotu dute
Poliziaren arabera, atxilotuak Segurtasun Indarren aurkako mehatxuak eskegi ditu sare sozial horretan, eta manifestazioetako parte-hartzaileei poliziak "hiltzeko" gonbita egin die.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak gazte bat atxilotu du Mataró hirian (Bartzelona), Facebook bidez ETA goratzea eta Estatuko Segurtasun Indarren aurkako mehatxuak egitea egotzita.
Poliziaren arabera, atxilotuak Segurtasun Indarren aurkako mehatxuak eskegi ditu sare sozial horretan, eta manifestazioetako parte-hartzaileei poliziak "hiltzeko" gonbita egin die.
Poiziak atxilotu berri duen gazteak Facebooken jarritakoaren arabera, ETAk eta GRAPOk polizia gehiago ez hiltzeagatik "nazkaturik" dago, eta borroka armatuaz hitz egiten denean jendeak "beste toki batera begiratzen du".
Horrez gain, Segurtasun Indarren aurka erabiltzeko, gasolina eta armak erostea proposatzen zuen sare sozial horretan.
Facebookeko profil horretan eskegitako mehatxuak eta iruzkinak ikusita, Poliziak atxilotu egin du. Ordenagailuak, sakelakoak eta Internetera konektatzeko gailuak atzeman dizkiote.