Politika -

Kargugabetzea

Urkijoren ordezkoa aste honetan aukeratzeko asmoa du lehendakariak

Urkulluk azpimarratu du Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza berak egituratu zuela eta berari dagokiola ordezkoa bilatzeko ardura.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txema Urkijoren kargugabetzearen gaia aste honetan bertan konponduta izan nahi duela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Hala ere, Urkulluren iritziz, Urkijorekin gertatutakoak ez du biktimen sailean hutsunerik sortu, egiturak lanean jarraitzen duelako.

Urkijo iragan astean kargugabetu zuten, Jaurlaritzan, Giza Eskubideen eta Terrorismoko Biktimen Arretan, 12 urte eman ondoren. Kargugabetzea Jonan Fernandezek zuzentzen duen Bake eta Bizikidetza Idazkaritzarekin zituen "diferentzien" ondorioa izan da.

Astearte honetan, Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian, lehendakariak esan du Urkijoren ordezkatzea lehenbailehen konpondu nahi duela, baina oraindik ez duela erabaki ordezkoa Jaurlaritza barrutik ala kanpotik aukeratuko duen.

Urkulluk azpimarratu egin du Bake eta Bizikidetza Idazkaritza berak egituratu zuela eta berari dagokiola ordezkoaren perfila bilatzeko ardura.

"Erabakia ez da burutaldi hutsa izan"

Lehendakariak esan duenez, Urkijo kargugabetzea "ez da burutaldi hutsa izan", eta erabakia hartzea "atsegina izan ez zela" gaineratu du, izan ere, Urkijo berak izendatu zuen.

"Baina plan bat daukagu, lan bat egiteke dago eta helburua gauzatzeko egitura bat martxan dago. Egitura horren parte diren pertsonak lan horretarako egokiak izatea da espero dudana", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea