Politika -

Fiskalak zigor eskaerak mantendu ditu Egunkariaren auzi ekonomikoan

Iñigo Iruinen esanetan, ANean inoiz ez da Egunkariaren eta ETAren arteko loturarik frogatu. Gainera, 11 urte igaro dira Egunkaria itxi zutenetik, eta urteotan, ustezko delituak preskribitu dute.

Egunkariaren alde egindako elkarretaratzeetako bat. Irudia: EiTB
Egunkariaren alde egindako elkarretaratzeetako bat. Irudia: EiTB
Egunkariaren alde egindako elkarretaratzeetako bat. Irudia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunkariaren auzi ekonomikoaren ibilbidea ez da amaitu. Fiskalak bere horretan jarraitu eta zigor eskariei eutsiko diela esan du, ahozko epaiketara iritsi arte. Azken hitza, ordea, epaileak izango du.

Iñigo Iruin zortzi akusatuen abokatuaren esanetan, Auzitegi Nazionalean inoiz ez da loturarik frogatu Egunkariaren eta ETAren artean. Horrez gain, 11 urte igaro dira Egunkaria itxi zutenetik, eta denbora horretan, ustezko delituak preskribitu dute.

Horregatik, Iruinek esan du eskatzen diren kartzela zigorrak eta isun ekonomikoak bertan behera utzi beharko liratekeela.

"Baliogabetzeko eskaera guztien aurka egingo dugu", esan du, ordea, fiskalak. Izan ere, fiskalak Dignidad y Justicia elkarteak egindako eskaerak bere egin ditu, eta mantendu, Berria-k jakinarazi duenez.

Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi dira auzipetuok, eta kartzela-zigorra eta isun ekonomikoa eskatu du fiskalak zortzientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea