Politika -

Elkarrizketa

Good: 'Pazientzia eta konfiantza nahitaezkoak dira ETAren desarmean'

Harold Good IRAren desarmearen egiaztatzaileak eskutitza igorri zion Espainiako Gobernuari, ETAren pausoaren aurrean jarrera zein izan zen ikusita. Erantzunik jaso ez duela argitu du.

Harold Good-ek ETAren iragarpenari kasu egiteko eskatu dio Espainiari

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pazientzia eta konfiantza nahitaezkoak dira ETAren desarme-prozesua aurrera eramateko, Harold Good Ipar Irlandan IRAren desarmean lekuko izan zen apaiz protestanteak EiTBri adierazi dionez.

Good Euskal Herrian da, eta ostegun honetan hitzaldia eskainiko du Donostiako San Telmo museoan. Gaur EiTBri eskainiko elkarrizketan, apaizak esan du gaur-gaurkoz, Espainiako Gobernuak ez diola erantzun ETAk egin duen lehen armagabetze-keinuari.

Harold Goodek dio IRA edo ETA bezalako erakunde batek amaitu dela dioenean aintzat hartu behar den abisua dela. ''Edonork urrats bat ematen duenean, talde armatua bada ere, erantzuna espero du'', esan du. Erantzun hori presoak hurbiltzea izan daitekeela uste du apaizak.

ETAri errenditzeko eskatzea ez dela nahiko uste du Goodek, eta bake prozesua berpizteko gobernuen eta alderdien inplikazioa behar dela, zuzenean ez bada, aldeen onespena duten egiaztatzaileen bitartekaritzarekin.

Gutunari erantzunik ez

IRAren desarmearen egiaztatzaileak eskutitza helarazi zion otsailean Espainiako Gobernuari, ETAren pausoaren aurrean erantzuna zein izan zen ikusita; oraindik, baina, erantzunik jaso ez duela argitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea