Politika -

Ikasleen greba

Beste bost gazte atxilotu dituzte Iruñean, M-27ko istiluengatik

Guztira 20 dira egun horretatik hona Poliziak Iruñean atxilotutako gazteak. Atxilotuetatik lau adingabeak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bost gazte atxilotu ditu gaur Iruñean, martxoaren 27ko ikasle greba egunean izan ziren istiluekin harremana dutelakoan. Guztira 20 dira egun horretatik Poliziak atxilotutako gazteak. Atxilotuetatik lau adingabeak dira.

Ohar batean Espainiako Gobernuko ordezkaritzak azaldu duenez, gaur lau gizon eta emakume bat atxilotu dituzte,  janari lasterra ematen duen jatetxe eta banketxe baten aurka egindako eraso “bortitzarekin” ustez zerikusia izateagatik.

Jatetxearen erasoan, barruan zeuden pertsonentzako “arrisku handiko uneak” eragin zituztela adierazi du gaur Nafarroako Gobernuak.

Izan ere, desordena publikoa eragin izana leporatzen diete eta, aurretik, atxilotuetatik bi agintarien aurka egiteagatik ere inputatu zituzten.

Gaurkoekin, 20 dira martxoaren 27ko istiluengatik atxilotutako gazteak. Denak Iruñeko auzotarrak dira, eta 12 adingabeak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 13 lagun atxilotu zituzten egun horretako protestetan izandako istiluekin zerikusia zutelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea