Politika -

Topaketarako gunea

Sistema aldaketaren aldeko ekimen jendetsua izan da, Iruñean

Nafarroa krisitik atera dezaketen politikez hitz egiteko, herritarrei adierazpenerako eta ekintzarako gune bat eskaintzea zen Aldaketa Sozialaren Aldeko Asanbladaren ekimenaren helburua.

Aldaketa Sozialaren Aldeko Asanbladako kideak. Argazkia: EFE
Aldaketa Sozialaren Aldeko Asanbladako kideak. Argazkia: EFE
Aldaketa sozialaren aldeko ekimena, Iruñeko Gazteluko Plazan

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egungo sistema politikoarekin eta ekonomikoarekin kritiko diren ehunka pertsona eta elkarte bildu dira larunbat honetan Iruñeko Gaztelu Plazan, aldarrikapenerako ekintzak aurrera eramateko eta eztabaidak izateko. Herri adierazpenerako gune bihurtu da plaza, eta sinbolikoki, Gaztelu plazari izena aldatu eta Aldaketaren plaza izendapen berria jarri diote.

Aldaketa Sozialaren Aldeko Asanbladak egin du deialdia. Herritarrei adierazpenerako eta ekintzarako gune bat eskaintzea zen helburua, Nafarroa krisitik atera dezaketen politikez hitz egiteko.

“Nafarroa aldaketa sozial eta politikoaren alde: irauli sistema" lelopean egindako ekimenean, pertsonengan oinarrituriko sistema politiko eta sozial berri bat aldarrikatu dute.

Bederatzi lantalde osatu dituzte demokrazia, gobernatze, kultura, ekonomia eta ekologia bezalako gaiak aztertzeko. Analisia eginda, Nafarroaren eraldaketa ahalbidetuko duten hamalau ideia edo proposamen plazaratu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea