Politika -

2015eko hauteskundeak

Gasteizko Udalean eta Aldundian irabazteko 'itxaropena' du EAJk

Alderdi jeltzaleak Arabako ahaldun nagusirako eta Gasteizko alkaterako hautagaiak aurkeztu ditu.

Xabier Agirre Arabako EAJko presidentea, Gorka Urtaran eta Ramiro Gonzalez zerrendaburuekin. EFE
Xabier Agirre Arabako EAJko presidentea, Gorka Urtaran eta Ramiro Gonzalez zerrendaburuekin. EFE
Xabier Agirre Arabako EAJko presidentea, Gorka Urtaran eta Ramiro Gonzalez zerrendaburuekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk 2015. urteko udal eta foru hauteskundeetan Arabako ahaldun nagusirako eta Gasteizko alkaterako izango dituen hautagaiak aurkeztu ditu gaur: Ramiro Gonzalez eta Gorka Urtaran.

Xabier Agirre EAJko ABBko presidenteak adierazi duenez, alderdi jeltzalea "alternatiba bakarra" da PPren udal eta foru gobernuen aurrean (Aldundian eta Gasteizko Udalean gobernatzen dute popularrek), eta, beraz, bi erakundeetan irabazteko "itxaropen ugari" dituztela gaineratu du.

Horren esanetan, EAJ "indartsu" dagoela erakusten dute inkestek, eta alderdiak "ia seguru" hobetuko ditu 2011. urteko hauteskundeetan lortutako emaitzak. Orduan, bigarren alderdi bozkatuena izan zen, PPren atzetik, eta 2015ean bozkatuena izan litekeela uste dute.

Gonzalezek salatu egin du PPk "lidergorik" ez duela, eta Foru Aldundiko Gobernua "aldatu" beharra dagoela. Horren ildotik, azken urtean lurraldean langabeziak gora egin duela gogorarazi du.

Urtaranen hitzetan, EAJk erakutsi egin du Aurrekontuak "zuhurtziaz" kudeatzea eta aldi berean oinarrizko zerbitzuei eustea posible dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea