Politika -

Legebiltzarra

EH Bilduk euskararen ikuspegi ezkorra kritikatu du Jaurlaritzak

Xabier Isasi koalizio abertzaleko bozeramaileak esan duenez, inoiz baino euskaldun gehiago dago, baina euskarak "desagertzeko zorian" jarraitzen du.

Xabier Isasi Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB
Xabier Isasi Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB
Xabier Isasi Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarreko alderdiek EH Bilduk euskararen orainari eta etorkizunari buruz duen ikuspuntu "ezkorra" eta "muturrekoa" kritikatu dute.

Gasteizko ganberako Hezkuntza Batzordeak sesio monografikoa egin du Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren inguruan. Euskararen erabilera normalizatzeko lana izan dute mintzagai eta eztabaidaren ostean, erresoluzioak aurkeztuko dituzte.

EH Bilduk eskatuta egin dute eztabaida eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileek zein gainontzeko alderdiek euskararen egoeraren inguruko jarrera orokorrak azaldu dituzte eta ez dira, aurrekoetan bezala, Jaurlaritzaren dokumentuetan oinarritu.

Xabier Isasi koalizio abertzaleko bozeramaileak esan du inoiz baino euskaldun gehiago dagoela, baina euskarak "desagertzeko zorian" jarraitzen duela.

Isasik azaldu du Euskadiko populazioaren heren bat euskalduna dela, baina urtero hizkuntza jakiten dutenen portzentaiak %2 igotzeak ez du "bizirautea" bermatzen.

Horregatik, EH Bilduko bozeramaileak hizkuntz politikaren "berritzea" eskatu du, besteak beste "euskararen birikiak, euskaldun gehien biltzen dituzten herriak, ahultzen ari" direlako.

Azkenik, euskara erabili nahi dutenek "hizkuntz eskubideak urratuta" dituztela azaldu du eta gaztelaniaz aritzen direnek "noiznahi eta nonahi" erabili dezaketela gogoratu du.

Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordeak defendatu du politikak euskararen alde egin behar duela eta ez alderantziz eta koalizioaren jarrera "zahar" gelditu dela.

Baztarrikak gogoratu du euskarak "aurrera egin duela nabarmen" eta desagertu daitekeela esatea ikuspegi "ezkorra" dela. Gainera, ez dio inolako mesederik egiten jendea hizkuntzara hurbiltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Eusko Jaurlaritza EH Bildu