Politika -

Xabi Paya 'baztertzeko' eskatu dio Covitek 2016 Patronatuari

Bertsolariak De Juana Chaosi 2006an agertu zion elkartasuna salatu du Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Kolektiboak. ETAko kideari emandako "babes esplizitua onartezina" da, Coviteren hitzetan.

Xabi Paya bertsolaria. Argazkia: EiTB
Xabi Paya bertsolaria. Argazkia: EiTB
Xabi Paya bertsolaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Paya bertsolaria "Donostia ordezkatzen duen edozein kargutik baztertzeko" eskatu dio gaur Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Kolektiboak (Covite) 2016 Fundazioko Patronatuari. Bertsolariak De Juana Chaosi 2006an agertu zion elkartasuna salatu du Covitek.

Donostia 2016 Kultura Hiriburuaren proiektuko zuzendaritza Payaren eskuetan dago. Bizkaiko txapelketan, 2006an, Payak De Juanari babesa emateko kamiseta soinean eraman zuen. "Nik sekula ez dut ezer ezkutatu", ziurtatu zuen bertsolariak iragan ostiralean.

Donostia 2016ko bozermaileak ETAri emandako "babes esplizitua" horrela "justifikatzea onartezina" dela salatu du Covitek agiri batean.

"Donostia Europan ordezkatzen duen norbaitek ETAren terrorismoa nozitu dutenak publikoki umiliatzea ezin dute onartu erakundeek", erantsi du Covitek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak