Politika -
Iruzur fiskala
Silvio Berlusconik zaharretxe batean beteko du urtebeteko zigorra
Italiako hainbat hedabidek albistea aurreratu dute, baina oraindik Pasquale Nobile de Santis epaileak ez du bere erabakia ezagutzera eman.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi Italiano presidente ohia eta enpresariak urtebeteko zigorra bete beharko du iruzur fiskalagatik eta adinekoen egoitza batean gizarte lanak egin beharko du, Lonbardian (Italia iparraldean).
Pasquale Nobile de Santis Milango epaileak azaldu duenez, "gutxienez astean egun batez eta gutxienez lau orduz" adinekoen egoitza batera joan beharko da, Arcore hiritik hurbil.
Epaiean azaldu duenez, Lonbardiako eskualdetik Erromako etxebizitzara joateko irten ahal izango da soilik, asteartetik ostegunera, Arcoreko etxera osteguneko 23:00ak baino lehen heltzeko.
Berlusconiri lau urteko espetxe zigorra ezarri bazioten ere, indultu bati esker urtebeteko zigorra besterik ez du beteko. Orain, epaileak zigor hori gizarte lanekin betetzea onartu dio Italiako presidente ohiari.
Antonio Lamanna Italiako fiskal nagusiak ontzat eman zion hilaren 10ean Berlusconiri lan sozialak emateko defentsaren proposamena.
Italiako Gobernuko presidente ohiari lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2013ko abuztuaren 1ean, baina batera murriztu zuten 2006ko indultu lege batengatik, eta ez du kartzelara joan beharko 70 urte baino gehiago izateagatik.