Politika -

Aaiun

Sahara ‘aztoratzeko’ doazenak kanporatuko ditu Marokok

Amaiurrek salatu duenez, Marokoko Gobernuak hiru pertsona kanporatu ditu Saharatik, horien artean, Onintza Enbeita koalizio abertzaleko diputatua

Aaiun. Artxiboko irudia: EiTB
Aaiun. Artxiboko irudia: EiTB
Aaiun. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan Espainiako zazpi herritarri Aaiunen, Mendebaldeko Saharako hiriburuan, sartzea eragotzi diete Marokoko agintariek. Horrela, Sahara "aztoratzeko datozen guztiak" kanporatuko dituela ohartarazi du Marokok.

"Aurrekariak dituzte eta sarrera debekatzeko erabakia hartu dugu zertara datozen dakigulako", esan dute gaur iturri ofizialek Aaiunen. Asteartean Espainiako zazpi emakume bi hegaldi desbedinetan heldu ziren Aaiunera, baina kanporatu egin zituzten (Las Palmasera eta Casablancara).

Itziar Fernandez Mendizabal gobernuz kanpoko erakunde bateko kidea da eta Aaiunetik kanporatu zuten asteartean. Saharako emakumeei elkartasuna adierazteko nazioarteko Kongresuan parte hartu behar zuen ostegunetik aurrera Aaiunen.

Iragan ostiralean, giza eskubideen aldeko erakundeetako beste bost ekintzaile Saharatik kanporatu zituzten, lurraldean sartu baino lehen. "Fronte Polisarioarekin lan egin" behar zutela argudiatu zuen Marokok.

Iaz nazioarteko kongresua egin zuten, murrizketekin izan bazen ere. Atzerriko 14 emakumek parte hartu zuten.

Amaiur

Marokoko Gobernuak hiru pertsona, horien artean Onintza Enbeita Amaiurreko diputatua, Saharatik "kanporatu" dituela salatu du koalizio abertzaleak. Fadel Benyaich Marokoko enbaxadorearekin bilera eskatuko dutela iragarri du Amaiurrek.

"Kanporaketek nazioarteko lege eta itun guztiak urratzen dituzte, Mendebaldeko Sahara lurralde okupatua delako", azaldu du koalizio abertzaleak agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Politika Gaurko titularrak Albisteak Fronte Polisarioa albisteak Rabat gaur