Politika -

Omenaldia

Gipuzkoako Aldundiak ikurriña handi bat jarriko du larunbat honetan

Horrela, euskal erakundeetan Espainiako banderaren "inposaketa" salatu nahi du foru Gobernuak. "Inposaketaren aurrean gurea aldarrikatu nahi dugu", azpimarratu du Garitanok.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 metroko altuera izango duen haga batean ikurriña "handi" bat jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren larunbatean, euskal erakundeetan Espainiako banderaren "inposaketa" salatzeko.

"Inposaketaren aurrean gurea aldarrikatu nahi dugu", nabarmendu du Martin Garitano ahaldun nagusiak.

"Gure erakundeetan Espainiako bandera inposatu nahi dutenen aurrean" ikurriñari omenaldia egiteko ekitaldi bat antolatu du foru Gobernuak Donostiako Gipuzkoa plazan, Garitanok Ordiziako Artzain Egunean gogorarazi duenez.

Ekitaldi "xumean" ikurriña "handi" bat 14 metroko haga batean jarriko dutela iragarri du Garitanok, Gernikako bonbardaketaren 77. urteurrenean, "gipuzkoarren borondatea azaltzeko". Gainera, EAJrekin akordioa lortu eta gero, 'Geurea ikurriña' leloarekin plaka bat jarriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Gipuzkoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak