Politika -

Ebazpena

Resistencia Galega talde terrorista bat dela ebatzi du Gorenak

Talde horretako lau kideri zigorrak murriztu dizkio Auzitegi Gorenak: Auzitegi Nazionalak 10 eta 18 urte ezarri zizkien, baina Gorenak zigorra 8 eta 14 urtetara jaitsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Resistencia Galega talde terrorista bat dela ebatzi du gaur Auzitegi Gorenak, nahiz eta bere kideak “hasiberriak” diren gaineratu. Horrez gain, talde horretako lau kideri zigorrak murriztu dizkio Auzitegi Gorenak: Auzitegi Nazionalak 10 eta 18 urte ezarri zizkien, baina Gorenak zigorra 8 eta 14 urtetara jaitsi du.

Hala ere, Resistencia Galegako lau kideri terrorismo delituengatik ezarritako zigorra berretsi du Gorenak. ”Behin probak eta Fiskaltzaren argudioak ikusita, helegitea jarri zuten lau pertsonak talde terrorista baten kideak direla agerian geratu da”, adierazi du Gorenak.

“Galiziako independentziaren defentsarako indarra eta indarkeria onartu egiten duen talde egonkor bateko kideak dira. Mekanismo demokratikoak ezezik, euren helburuak lortzeko indarkeria erabiltzea defendatzen dute eta, horretarako, pertsonen edota ondarearen aurkako erasoak egiten dituzte”, ebatzi du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea