Politika -

Ekitaldia

Ikurrin erraldoi bat altxatu dute Gipuzkoako Diputazioaren ondoan

Kortabarria Realeko kapiatain ohiak altxatu du, 6 x 4 metroko bandera. Larraitz Ugartek, Helena Francok, Garniñe Errekondok eta Ikerne Badiolak, besteak beste, zabaldu dute ikurrina.

Gipuzkoako Diputazioaren eraikinaren aurrean altxatu dute ikurrin herraldoia. Irudia: EiTB
Gipuzkoako Diputazioaren eraikinaren aurrean altxatu dute ikurrin herraldoia. Irudia: EiTB
Gipuzkoako Diputazioaren eraikinaren aurrean altxatu dute ikurrin herraldoia. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inaxio Kortabarria Real Sociedadeko kapitain ohiak altxatu du ikurrin erraldoia Gipuzkoako Diputazioaren ondoan, Donostian, independentziaren aldeko oihu artean, euskal erakundeetan Espainiako banderaren "inposaketa" salatzeko.

Ekitaldian Hasier Arraiz eta Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak; Peio Urizar EAko idazkari nagusia eta Bilduko zenbait ordezkari izan dira.

Nolanahi ere, ekitaldia Margin Garitanoren osasunak markatu du. Ahaldun nagusiak ondoeza izan du, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dute, larrialdi-zerbitzuek 20 minutuz artatu eta gero.

13:00 jotzear zenean abiatu da anbulantzia ospitalerantz, txalo zaparrada eta 'animo Martin' oihuen artean.

Hasiera batean, ekitaldia bertan behera geratuko zela iragarri dute, baina, azkenean, ikurrina altxatu dute, aurrikusita zegoen bezala.

Ikurrina, halaber, txalo artean eraman dute Diputaziotik Gipuzkoa Plazaraino eta Larraitz Ugartek, Helena Francok, Garniñe Errekondok eta Ikerne Badiolak, besteak beste, zabaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa