Politika -

Donostia

Martin Garitanok 'nabarmen egin du hobera'

Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Gipuzkoako ahaldun nagusia larrialdi zerbitzuetatik gela arrunt batera eraman dute, bere osasun egoerak hobera egin duelako.

Garitano ospitalera eraman duen anbulantzia, Diputazioaren jauregiaren atarian. EFE
Garitano ospitalera eraman duen anbulantzia, Diputazioaren jauregiaren atarian. EFE
Martin Garitano ondoezik sentitu, eta ospitalera eraman dute

1:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano larrialdi zerbitzuetatik gela arrunt batara eraman dute bere osasun egoerak hobera egin duelako.

Larunbat honetako eguerdian, ikurrinaren aldeko ekitaldian, ondoezik sentitu da eta Donostia Ospitalera eraman dute medikuek artatu zezaten.

Medikuak probak egiten aritu zaizkio arratsaldera arte ondoezak zer eragin dion jakiteko, baina egin beharreko azterketa guztiak ez dira oraindik amaitu. Horregatik gaua behaketapean igaroko du diputatu nagusiak.

Hala ere, bere osasun egoerak nabarmen egin du onera. Senitartekoekin batera dago eta Foru Gobernuaren ordezkaritza baten bisita jaso du. Medikuek atsedena agindu diote.

Zorabiatu egin da

12:25ak aldera gertatu da; Garitano zorabiatu eta lurrera jausi da. Berehala, bere ondoan zeuden lagunek artatu dute eta, ondoren, osasun zerbitzuko kideek.

Handik gutxira, bi anbulantzia heldu dira lekura, bat DYAkoa eta bestea Osakidetzakoa. Azken horrek eraman du ospitalera Garitano, 12:45 aldera.

Eguerdiko ordu bata jotzear zenean, Garitano Donostiako Ospitalera eraman dute. Osakidetzatik zabaldu dutenez, Garitano osasun zentroan da dagoeneko, eta medikuak zenbait azterketa egiten ari dira egoera ebaluatzeko eta kordea galtzeko arrazoiak zeintzuk izan diren ezagutzeko. Besteak beste,  Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen bisita jaso du Garitanok.

Ohar baten bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak "jasotako elkartasun adierazpenak, eta, batez ere, ekitaldira hurbildu den herritarrengandik jasotako berotasuna eta errespetua" eskertu ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak EH Bildu