Politika -

Barakaldo

Lopez: 'Erabakitzeko eskubidea independentzia eskatzeko eufemismoa da'

Patxi Lopezek ziurtatu duenez, euskal herritar "guztiek" erabakitzeko eskubidea erabiltzen dute "egunero", banan-banan eta taldeka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, "erabakitzeko eskubidea nazionalismoak erabiltzen duen eufemismoa da, benetan independentzia eskatzen dutela estaltzeko".

Barakaldoko Herriko Etxearen inaugurazio ekitaldian izan da Lopez eta, bertan esan duenez, erabakitzeko eskubidea euskal herritar "guztiek" erabiltzen dute "egunero", banan-banan eta taldek, norberaren eskumenen arabera, eta eskumenak zabaltzea nahi izanez gero, legezko bideak jarraitu behar dira, "zirrikiturik ez tranparik" gabe.

Lopezek ziurtatu duenez, PSE-EE Euskadiren independentziaren kontra dago, "eta ezkerreko edozein alderdik kontra egon beharko luke, elkartasunaren kaltetan egin, gizartea zatitu eta historiaren aurka egiten duelako".

Ordezari sozialistak Iñigo Urkullu lehendakariak egindako proposamena gutxietsi du, eredu federalerantz abiatzeko, "hau da, lehenengo independente izan nahi du, ondoren Espainiarekin bat egiteko".

"Ez da munduan Estatu konfederaturik, izenaz harago, ez dira existitzen errealitatean", baieztatu du.

Halere, PSE-EE "elkarrizketarako" prest dagoela nabarmendu du, egungo autogobernua eta elkarbizitza hobetzeko asmoz, eta "ezberdinen arteko akordioak" berreskuratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea