Politika -

Ordezkoa

Isabel Garcia Tejerina, Nekazaritza ministro berria

Tejerinaren izenak indar handia hartu zuen Ministerioa zuzentzeko, PPk Europako Parlamentuko hauteskundeetarako hautagai izateko Arias Cañete hautatu zuela jakin zenetik.

Isabel García Tejerinak Arias Cañeteren lekua hartuko du. Argazkia: EFE
Isabel García Tejerinak Arias Cañeteren lekua hartuko du. Argazkia: EFE
Isabel García Tejerinak Arias Cañeteren lekua hartuko du. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Garcia Tejerina Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko idazkari nagusiak hartuko du Miguel Arias Cañeteren lekua, Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.

Oraindik ez dute baieztatu noiz egingo duten aldaketa Ministerioan, baina bere garaian Mariano Rajoyk aurreratu zuen legez, Gobernuan izango den aldaketa bakarra izango dela eta ez dutela aldaketa sakonagorik egingo esan dute.

Garcia Tejerina Valladoliden jaio zen duela 45 urte, eta horren izenak indar handia hartu zuen Ministerioa zuzentzeko, PPk Europako Parlamentuko hauteskundeetarako hautagai izateko Arias Cañete hautatu zuela jakin zenetik.

Isabel Garcia Tejerina Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministro berriak 19:30ean egin du karguaren zina Zarzuela jauregian, Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez.

Garcia Tejerinak ordezkatuko du Miguel Arias Cañete, eta gaur bertan argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea