Politika -
Senda-agiria
Martin Garitanok Donostia Ospitalea utzi du
Gipuzkoako ahaldun nagusia larunbatetik zegoen erietxean, konortea galdu ondoren eraman baitzuten. Ondo dago, baina erabat indarberritu arte etxean izango da eta oraingoz ez da lanera itzuliko.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia gaur goizean atera da Donostia Ospitaletik. Larunbatetik egon da erietxean, Foru Jauregian ikurrina altxatzeko ekitaldian parte hartu aurretik konortea galdu ostean eraman baitzuten.
Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi duenez, hainbat osasun-azterketa egin dizkiote asteburuan eta astelehen goizean senda-agiria eman diote, baina erabat indarberritu arte etxean egon beharko du; beraz, oraingoz ezingo da lanera itzuli.
Garitanok ondoko mezua idatzi du, 11:00ak aldera, Twitterren: "Goitik behera begiratu eta gero, banoa etxera. Eskerrik asko denoi. Jaso dudan elkartasuna handia izan da".
Mezuaz gain, ospitaletik atera den uneko argazkia ere argitaratu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak.