Politika -

Maiatzaren 1a

Barrena: Euskal Herriak ez du etorkizunik Madrilen eta Parisen menpe

"Europatik eta Madriletik inposatu nahi diguten eredua, Troikak eskatuta, ez dute herrialde honetarako balio", azaldu du Sortuko bozeramaileak.

Amaia Izko eta Pernando Barrena. Argazkia: EFE
Amaia Izko eta Pernando Barrena. Argazkia: EFE
Amaia Izko eta Pernando Barrena. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak azaldu du Euskal Herriak ez duela etorkizunik "Madrilen eta Parisen interes ekonomiko eta politikoen menpe", ezta "errezeta neoliberalen barruan" ere.

Alderdi abertzalearen bozeramaileak azaldu duenez, Euskadin "aldaketa sakonak egoteko eta errealitate sozial eta politiko berriak sortzeko baldintzak" betetzen dira, "sozialismotik eta proposamen independentistatik abiatuta".

"Europatik eta Madriletik inposatu nahi diguten eredua, Troikak eskatuta, ez dute herrialde honetarako balio", azaldu du Sortuko bozeramaileak. Horrela, "EAEko eta Nafarroako Gobernuen diseinu ekonomikoak ez du balio: guztiz agortuta daude, eredu ekonomiko horiek kale egin dute", gaineratu du Pernando Barrenak.

Bere ustez, euskal ekonomia "bidegurutze batera heldu da eta erabakiak hartzeko ordua heldu da", izan ere, "Europako oligarkiaren, Madrilen, Confebasken eta Nafarroako patronalaren alde" jarraitzeko aukera dago edo "horiei aurre egitea, bide propioa egiteko".

Gaur egungo eredua "sustraitik" aldatu behar dela defendatu du Barrenak. Bere ustez, Euskal Herriaren "desagerpena ahalbidetzen du subjektu politiko gisa". "Ekonomia gizartearen alde lan egiten duen eredu baten alde lan egin behar dugu eta ez finantzen oligarkiaren alde", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea