Politika -
'Euskadi pregunta'
Hasier Arraizi egindako 25 galderak
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak 25 euskal herritarren galderei erantzun die ETB-2ko 'Euskadi Pregunta' saioan. Hona hemen itaunen zerrenda.
Erredakzioa
25 euskal herritarrek Hasier Arraiz Sortuko presidenteari zuzenean galdetzeko aukera izan dute ETB-2ko 'Euskadi pregunta' saioan. Hona hemen Arraizek erantzun dituen 25 galderak:
1.- Julen Sasiain (19 urte. Amurrio. Ikaslea)
EBko 28en artean Euskal Herria independente bat ikusten duzu?
2.- Juango Baña (61 urte. Bilbo. Bankuan aurretik erretiratua)
ETA desegitea eskatzeko garaia dela ez duzu uste?
3.- Alicia Echevarria (Gasteiz. Erretiroduna)
Zergatik jarraitzen duzue ETAren terrorismoa gaitzetsi gabe?
4.- Dionisio Perez-Villar (78 urte. Donostia. Erretiroduna)
Alderdi politiko batek ahal du Euskal Herriaren independentzia eskatu estatu bat sortzeko, Monakok bezala?
5.- Conchi Urrutia (37 urte. Arrigorriaga. Teleoperatzailea)
Nola liteke odolezko delituak dituzten presoek kartzela-onurak izatea?
6.- Gloria Ruiz (73 urte. Bilbo. Etxekoandrea)
Krisitik irteteko politikariek zerbait egin dezaketela uste al duzu?
7.- Diego Uribesalgo (23urte. Gasteiz. Enpresa administrazio eta zuzendaritza ikaslea)
Gipuzkoako Aldundiak bankuei zenbat diru prestatuta eskatu behar dien ba al dakizu?
8.- Juan Carlos Infante (36 urte. Irun. Merkataria)
Zer iruditzen zaizu kutxak familiekin bankuekin baina gogorragoak izatea?
9.- David Guirado (39 urte. Hernani. Montatzaile elektrizista)
Kutxabank salatzea pentsatu duzu egiten ari den abusuengatik?
10.- Estitxu Losa (35 urte. Sopela)
"Sakantzen" bezalako proiektu lokalak nola bultzatu daitezke?
11.- Jon Gacia (35 urte. Sestao. Langile soziala)
Lanbide eta diru sarrerak bermatzeko errenta kudeaketa hobetzeko zein aukera proposatzen dituzu?
12.- Bibi Liras (46 urte. Oiartzun)
Euskal kutxen bat-egite akordioa “guztiz puskatuta” dagoela ikusita, zuen salaketak zein ondorio ekarriko dituela uste duzu?
13.- Arkaitz Irastorza (34 urte. Errenteria. Langabea)
Noiz eta nola izango da berdintasuna ezgaitasun bat ez dutenen eta dutenen pertsonen artean?
14.- Andrea Uña (Bilbo)
Nola da posible autobideak erreskatatzea 3 milioi eurorekin?
15.- Nagore Hernandez (32 urte. Donostia. Arkitekto teknikoa)
Euskara ez baldin badakigu eta ikasi nahi ez baldin badugu, Euskal Herritik joan behar gara?
16.- Jose Alberto Mancebon (54 urte. Trapaga. Garraiolaria)
Partekatutako zaintza zergatik ukatzen duzue?
17.- Ana Basurto (49 urte. Bilbo. Erizaina)
Osasun kolektiboa erasoetatik babesteko araudian aldaketaren bat ikusten duzu?
18.- Ramon Muñoz (61 urte. Irun. Zerbitzaria)
Zergatik babes zentroetako adingabeak kontsumo eta oldarkortasun arazo handiagoekin irteten dira?
19.- Harkaitz Aranburu (38 urte. Donostia. Informatikaria)
Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea gauzatzeko zein ibilbide-orri proposatzen duzue?
20.- Kristina Pelaez (34 urte. Bidania-Goiatz. Margolaria)
Tolosaldeako klinika pribatua sare publikora pasatzeko lan mahai bat sortzeko prest zaudete?
21.- Etxahun Gonzalez (19 urte. Basauri. Ikaslea)
Telebistan euskararen erabilera horren intelektuala izango ez balitz, gazteek gehiago erabiliko luketela uste al duzu?
22.- Iñaki Aceña (29 urte. Donostia. Ingeniari teknikoa)
Bizikletek harrapatzeko beldurrik gabe noiz ibili ahal izango dugu kaletik?
23.- Iker Iglesias (21 urte. Barakaldo. Ikaslea)
Zergatik da Euskal Herriko hezkuntzako batez bestekoa Espainiakoa baino askoz ere hobe?
24.- Matilde Ruiz (52 urte. Gasteiz. Etxekoandrea)
Ezgaituen eta 50 urte baino gehiagokoen langabezia arazoari nola jarri irtenbidea?
25.- Miguel Jose Lekuona (58 urte. Goizueta. Osakidetzako langilea)
Sortuk zer eskaintzen du Nafarroako aldaketa benetako izateko?