Politika -
Radio Euskadiri elkarrizketa
Zabaleta erabakitzeko eskubidearen eta galdeketaren alde agertu da
Erabakitzeko eskubidea baliatzeko eta galdeketa egiteko "une aproposena" dela iritzi dio Gemma Zabaleta sailburu ohiak.
Erredakzioa
Gemma Zabaleta Patxi Lopezen gobernuan sailburu izan zena erabakitzeko eskubidearen alde eta herritarrei galdeketa egitearen alde agertu da, nahiz eta independentziaren aldekoa ez izan.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, ETAk indarkeria utzi duela iragarri ondoren, datorren urtea Euskal Herriko politikagintzarentzat "oso garrantzitsua" izango dela esan du Zabaletak.
Orain, euskal herritarrek "eztabaida politikoaren erronkei" aurre egiteko gaitasun gehiago izan behar dute, "mehatxurik eta jazarpenik gabe, ETAren indarkeriarik gabe", Zabaletaren hitzetan.
Hortaz, erabakitzeko eskubidea baliatzeko eta galdeketa egiteko "une aproposena" dela iritzi dio Gemma Zabaletak. "Nire ustez, egin behar dugu", amaitu du.