Politika -
Heriotza
Jimenez de Parga Auzitegi Konstituzionaleko presidente ohia zendu da
Erakundeko magistratu emeritua, Manuel Jimenez de Praga goizalden hil da, Madrilen, 85 urterekin.
Erredakzioa
Manuel Jimenez de Parga Auzitegi Konstituzionaleko presidente ohia eta erakundeko magistratu emeritua, goizaldean hil da, Madrileko bere etxean, 85 urterekin, Auzitegiko iturriek iragarri dutenaren arabera.
Jimenez de Parga 1929an jaio zen, Granadan, eta Zuzenbide ikasketak egin zituen bertan. 1953an, Madrileko Unibertsitatean doktoratu zen. Gainera, Jiménez de Parga Abogados abokatuen bulegoko sortzailea eta, gaur egun, ohorezko presindetea zen.
Hil-kapera Tres Cantoseko (Madril) La Paz beilatokian izango da, 17:00etatik aurrera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea