Politika -
Gure Esku dago
Katalanek bat egingo dute ekainaren 8ko giza-katearekin
Ekainaren 8an Euskal Herrian egingo den giza-katearen 109. kilometroa katalanek eta Katalunian bizi diren euskal herritarrek osatuko dute.
Redacción
Ekainaren 8an Euskal Herrian eta Katalunian erabakitze eskubidearen alde egingo diren ekintzek lotura izango dute, Gure Esku Dago ekimenak jakitera eman duenez.
Eguerdian Bartzelonako euskal etxean ezagutzera eman dutenez, ekainaren 8an Euskal Herrian egingo den giza-katearen 109. kilometroa katalanek eta Katalunian bizi diren euskal herritarrek osatuko dute.
Mila bat lagun joango dira autobusean Kataluniatik Euskal Herrira. Bestalde, egun horretan katalanek Europa osoko zortzi hiriburutan giza-dorreak egingo dituzte, eta hiriburu horietako bat Iruñea izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea