Politika -

Eusko Legebiltzarra

Adegi aurreko protesta grabatzeagatik azalpenak eskatu ditu EH Bilduk

EH Bilduk elkarretaratzea egin du Patronalaren egoitzaren aurrean. Protesta ez dela hauteskunde-kanpainako ekitaldia izan azaldu du Segurtasun Sailak, eta Ertzaintzak "ohi bezala" grabatu duela.

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE
Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren agerraldia eskatu du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean. Ezker abertzaleko koalizioak elkarretaratzea deitu du Adegi Gipuzkoako patronalaren egoitzaren aurrean eta Ertzaintzak irudiak grabatu ditu.

EH Bilduk protesta egin du Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko egoitzaren aurrean. Gipuzkoako zerga politikaren aurrean patronalak izandako jarrera salatu nahi izan du koalizioak.

Elkarretaratzea "hauteskunde-kanpainako ekitaldia" izan dela ziurtatu du Arzuagak agiri batean. Horregatik, Ertzaintzaren grabaketa "onartezina" dela uste du.

"Aukera politiko zehatz bat kriminalizatu nahi dute; izan ere, EAJ, PSE edo PPko hauteskunde-ekitaldietara joaten diren pertsonak grabatzen ez duzue ertzainik ikusiko, argi dago", salatu du.

"Ez zen hauteskunde-kanpainako ekitaldi bat"

Bestalde, elkarretaratzea "kanpainako ekitaldi bat ez" zela azaldu du Segurtasun Sailak, horregatik Ertzaintzak "ohi bezala" grabatu du.

Elkarretaratzea formalki jakinarazi dutela baieztatu dute Segurtasun Saileko iturriek, baina ez hauteskunde-kanpainako ekitaldi gisa.

Horregatik, elkarretaratzea grabatu dute, Ertzaintzaren "ohiko" prozedura baita ekitaldi mota horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza berriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Eusko Legebiltzarra Adegi argazkiak EH Bildu Bizkaia Enpresaburuak