Politika -
EH Bilduren salaketaren ostean
Jaurlaritza: 'Tolosa-Hernialde tarteko gainkostua justifikatuta dago'
Toño Aiz Garraio sailburuordearen esanetan, tarte horretako lurzoruaren zailtasunengatik aldatu zen proiektua eta, horrenbestez, EH Bilduk salatutako gainkostua "justifikatuta" dago.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak erantzuna eman du EH Bilduk egindako salaketaren ostean, AHTren Tolosa-Hernialde tarteko lanetan gertatutako desfasea dela eta.
Toño Aiz Garraio sailburuordearen esanetan, tarte horretako lurzoruaren zailtasunengatik aldatu zen proiektua eta, horrenbestez, EH Bilduk salatutako gainkostua "justifikatuta" dago.
"Tolosa-Hernialde arteko zatian aldaketak egon dira, hainbat arazo agertu direlako zati horretako lurzoruan. Hori dela eta, hartu diren erabakiak ondo justifikatuta daude", esan du.
EH Bilduk Tolosa eta Hernialde tarteko aurrekontuan izan den bederatzi milioi euroko desfase bat dagoela salatu du, eta azalpenak eskatu dizkio Jaurlaritzari. EH Bilduk ez du baztertu auzitara jotzea.