Politika -

Epaiketa

Ekarpenen arriskuaz ezer ez zekiela esan du Eguesibarreko alkate ohiak

Diru publikoa bidegabe erabili izana ukatu du. Gainera, elkarte publikoaren kontseiluari operazioaren berri ematea beharrezkoa ez zela pentsatu zuela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josetxo Andia Eguesibarreko bailarako alkate ohiak  Andacelay elkarte publikoko  dirua " bidegabe" inoiz erabili ez duela adierazi du, eta 2011n ekarpenetan 100.000 euro gastatu zituenean "operazioa arriskutsua eta arduragebea"  zenik ere ez zekiela azpimarratu du.

Horixe da, hain zuzen, Andiak Iruñean bere kontra egiten ari diren epaiketan adierazi duena.

Alkate ohiak azaldu duenez, egun ekarpenen inguruan "dakiguna jakinda", erosi izanaz damu da, baina "momentu hartan helburua elkartearentzat etekin handiena zuen operazioa" egitea zela gaineratu du.

Fiskalak lau urteko kartzela zigorra, zortzi urteko inhabiltazioa eta elkarteari 61.381,71 euroko kalte ordaina ematea eskatu ditu diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Defentsak, berriz,m absoluzioa eskatu du.

NaBairen akusazio partikularrak, aldiz, hiru urteko kartzela zigorra esjatu du, prebarikazioa, iruzurra, elkarteen kontrako delitua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita. Horrez gain, udalari 200.130 euroko kalte ordaina ematea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea