Politika -

Hilketa Leonen

EAJ, PP, PSOE, IU eta UPyDren kanpainako ekitaldiak, bertan behera

Mariano Rajoy presidenteak mitina eman behar zuen arratsaldean, Valladoliden. Era berean, Alfredo Perez Rubalcaba sozialisten idazkari nagusiak mitina eman behar zuen Jaenen.

PPko ekitaldiaren agertokia kendu dute Valladoliden. Argazkia: EFE
PPko ekitaldiaren agertokia kendu dute Valladoliden. Argazkia: EFE
PPko ekitaldiaren agertokia kendu dute Valladoliden. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanpainako ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte gaur EAJk, PPk, PSOEk, UPyDk, CiUk, ERCk, BNGk eta IUk, Isabel Carrasco Leongo Diputazioaren presidentea hil dutela ezagutu eta gero.

Carrascoren hilketaren berri izan eta gero, EAJren kanpainako arratsaldeko ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du EBBk, iturri jeltzaleek jakitera eman dutenez. EAJk Gernikan eta Iruñean ekitaldiak egin behar zituen.

EH Bilduk, ostera, kanpainako ekitaldia egitea erabaki du arratsaldean. Koalizio abertzaleak Basaurin (Bizkaia) egin du ekitaldia. Josu Juaristi koalizioaren zerrendaburuak eta Maribi Ugarteburu legebiltzarkideak parte hartu dute.

"Atsekabe handia" azaldu du Alderdi Popularrak. Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak mitina eman behar zuen arratsaldean, Valladoliden, Esteban Gonzalez Pons PPko hautagaiarekin, Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidentearekin eta Ramiro Ruiz probintziako presidentearekin batera.

Carlos Iturgaizek, Alfonso Alonsok, Javier de Andresek eta Alfonso Garrosak Euskadiko PPren ekitaldian parte hartu behar zuten Langraiz Okan (Araba), arratsaldean.

Era berean, PSOEk kanpainako ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du, baita Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusiaren mitina (Jaen) ere.

Arratsaldeko eta gaueko ekitaldi guztiak bertan behera geratzen direla baieztatu dute iturri sozialistek.

Rubalcabak Jaenen mitina eman behar zuen ekitaldi nagusian, baina beste ekitaldi batzuk aurreikusita zituzten sozialistek. Eduardo Madina bozeramaile sozialistak hitzaldia eman behar zuen Madrilen, Tomas Gomez PSMko buruzagiarekin batera.

Bestalde, PSEk Gasteizen ekitaldia egin behar zuen, alderdiaren egoitzan (Lakua). Eider Gardiazabalek eta Txarli Prietok parte hartu behar zuten.

Bestalde, Izquierda Unidak eta UPyDk kanpainako ekitaldiak bertan behera uztea erabaki dute.

Besteak beste, Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusiak mitina eman behar zuen 20:00etan, Murtzian.

UPyDk bi ekitaldi nagusiak Alacanten eta Malagan egin ditu hilketaren berri izan baino lehen. Francisco Sosa Wagnerrek eta Maite Pagazaurtunduak mitinak eman dituzte, hurrenez hurren. Hala ere, beste hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu alderdiak.

Arrasaten (Gipuzkoa) egin behar zuen ekitaldia bertan behera utzi du Ezker Anitza-IU Iratzarri-EKI koalizioak.

Indarkeria "sekula bidea ez" dela azaldu du koalizioak agiri batean, eta Carrascoren senitartekoei elkartasuna adierazi die.

Barne Ministerioaren arabera, Leongo Diputazioaren presidentearen hilketa "mendeku pertsonal" baten ondorio izan da. Hipotesi nagusia hori da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista