Politika -

Isabel Carrascoren hilketa

Bi emakume atxilotuak epailearen esku utzi dituzte

Ikerketa "zorrotz eta azkar" aurrera eraman dutela goraipatu dute Poliziako iturriek, eta bi akusatuak epailearen aurrera "funtsezko" frogekin eraman dituztela erantsi dute.

Amak hilketa bere gain hartu du eta mendekuz izan da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Montserrat Gonzalez Fernandez susmagarri nagusia epailearen esku utzi du Poliziak arratsaldeko azken orduan. Gonzalez Fernandezek Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentea hil zuela onartu du gaur.

Montserrat Triana Martinez Gonzalez beste atxilotuaren ama Leongo epaitegietara 19:42 aldera eraman du Poliziak. Era berean, Martinez Gonzalezek epailearen aurrean deklaratuko du gauean, ustez krimenaren plangintza egiten lagundu zuelako.

Atxilotuak galdekatuko ditu epaileak. Fiskala eta defentsaren abokatua deklarazioan izango dira. Poliziaren atestatua arratsaldeko lehen orduan heldu da epaitegietara, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez.

Epaileak sumario-sekretua ezarri du. Horregatik, akusazio partikularra ez da atxilotuen deklarazioan izango.

Ikerketa "zorrotz eta azkar" aurrera eraman dutela goraipatu dute Poliziako iturriek, eta bi akusatuak epailearen aurrera "funtsezko" frogekin eraman dituztela erantsi dute.

Ia argituta

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak kazetarien aurrean baieztatu duenez, Leongo Diputazioko presidentearen hilketa 'ia erabat argituta dago', segurtasun indarrek egindako ikerketari esker.

Bestalde, Espainiako Barne eta Justizia Sailak elkarlanean arituko dira sare sozialetan "gorrotoa sustatu eta delituaren apologia" egiten duten mezuei "amaiera ipintzeko", beti ere "adierazpen askatasuna errespetatuz".

Aitorpena

Maria Montserrat Gonzalez Fernandezek, Isabel Carrascoren hilketagatik atxilotutako emakumeak, aitortu egin du berak hil zuela politikaria, eta"gorroto pertsonalagatik" egin zuela.

Bestalde, Polizia Leongo udaltzain bat ikertzen ari da Carrascoren hilketan zerikusirik ote duen argitzeko. Emakume hori izan da, hain zuzen ere, Leongo Diputazioko presidentearen hilketan ustez erabili zen arma bart komisariara eraman zuena.

Calahorrako (Errioxa) Epaitegiak urruntzeko agindua ezarri dio gizon bati, Arnedoko PPko zinegotzi bati mehatxu egiteagatik "hurrengoa" izango zela esateagatik, Leongo Diputazioko presidentearen hilketaren harira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea