Politika -

Irainak sare sozialetan

'Ofizioz ETAko biktimen kasuan bakarrik jarduten direla esan didate'

Pilar Manjonek azpimarratu egin du "sare sozialetan jasotako mehatxu guztiak" salatu dituela, baina, bere kasuan Auzitegi Nazionaleko fiskalak "kontrako jarrera agertu du beti".

Pilar Manjón M11 Terrorismoak Kaltetutakoen Elkarteko presidentea. Efe.
Pilar Manjón M11 Terrorismoak Kaltetutakoen Elkarteko presidentea. Efe.
Pilar Manjón M11 Terrorismoak Kaltetutakoen Elkarteko presidentea. Efe.

L.E. | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Guardia zibil batek esan zidan ofizioz ETAko biktimak iraintzen dituztenean bakarrik jarduten direla". Pilar Manjon M11 Terrorismoak Kaltetuen Elkarteko presidenteak Radio Euskadin egindako salaketa da, Isabel Carrascoren heriotzaren inguruan sare sozialetan agertutako iruzkinen inguruan sortutako polemikaren harian.

Manjonek azaldu duenez, bederatzi urtez "irainak eta mehatxuak" jaso ditu sare sozialetan, eta, ondorioz, bizkartzainak erabili behar izan zituela.

"Mehatxu guztiak salatu ditut (...) baina Auzitegi Nazionaleko fiskalak beti kontrako jarrera agertu du. Ondorioz, Plaza Castillako epaitegietara jo behar izan dut, eta orain salaketa guztiak han jartzen ditut".

Manjon sare sozialen eta adierazpen askatasunaren inguruan azken egunetan sortutako polemikaz aritu da: "Eztabaida hori ez da inoiz martxoaren 11ko atentatuetako biktimen inguruan egin". "Nik gainontzekoen tratu berbera izatea eskatu nuen duela egun batzuk txio baten bidez, eta guardia zibil batek ondorengoa erantzun zidan: ETAko biktimei egindako irainen kasuan bakarrik jarduten direla ofizioz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea