Politika -
Tejero kasua
Tejeroren semea lanpostura itzultzeko agindu dute
Valdemoroko kuartelean O23a bere aitarekin eta Muñecas kapitainarekin bazkari batekin ospatzeagatik kargugabetu zuten.
Erredakzioa
Auzitegi gorenak Antonio Tejero Díez koronela lehengoratzea agindu du. O23ko Espainiako estatu kolpea bere aitarekin, kolpearen bultzatzailea, eta Muñecas kapitainarekin, frankismoan torturak egiteagatik salatua, ospatzeagatik kargugabetu zuten.
Erresalbuzko neurri bezala hartu dute erabakia eta bere kargugabetzearen aurka jarritako salaketari buruzko erabakia hartu arte egongo da abian. Tejero martxoaren 17an kargugabetu zuen Barne Ministerioak.
Gatazkan dauden interesak aztertuta 'Tejeroren errekurtsoak aurrera eginez gero konpondu ezingo liratekeen kalteak eragingo zituelako' hartu du neurria epaileak.