Politika -

Gure Esku Dago

123 ordezkari sindikalek 'Eskuz Esku' ekimenarekin bat egingo dute

ELA, LAB, ESK, Eilas, Hiru eta EHNE sindikatuek bat egingo dute Gure Esku Dago mugimenduak ekainaren 8rako antolatu duen giza katearekin.

Sindikatuek Eskuz Esku ekimena babestu dute, Bilbon. Argazkia: EiTB
Sindikatuek Eskuz Esku ekimena babestu dute, Bilbon. Argazkia: EiTB
123 ordezkari sindikalek 'Eskuz Esku' ekimenarekin bat egin dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, Eilas, Hiru eta EHNE sindikatuek bat egin dute Gure Esku Dago mugimenduak ekainaren 8rako antolatu duen giza katearekin. Sindikatu horiek 123 enpresatan dituzten ordezkariak kalera atera dira, Bilboko Arriaga Antzokian egin duten ekitaldi batean, herri ekimenak antolatutako ekitaldietan parte hartuko dutela esateko eta herritarrei parte hartzeko deia egiteko.

Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den kateak 123 kilometro izango ditu. Horregatik, 123 enpresatako ordezkarik, kilometro bakoitzeko batek, parte hartuko dute ekitaldian.

Erabakitzeko eskubidea "eskubide demokratiko eta unibertsala" dela gogoratu dute, aniztasuna eta parte hartzea direla ekimenaren ezaugarriak, eta herritarrak erabakitzeko eskubidearen alde "aktibatzea" duela helburu.

"Uste dugu erabakitzeko eskubideari dagokionez honelako dinamiken bidez egingo dugula aurrera", esan dute. Horregatik eskatu dute Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB Gure Esku Eguneko albisteak Eguneko albisteak Sindikatuen albistea ESK